Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden 8 gazteen aurkako epaiketa, sententziaren zain
Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta zeuden zortzi gazteak ez dira epaiketara aurkeztu. 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu behar zituzten Gasteizko epaitegietan. Gasteizko Harresiak elkartasun ekonomikorako deia egin du.
Hala Bideo hauetako bi gazterekin egon da. Auziperatuek, 2010eko gazteriaren aurkako polizia operazioa ekarri dute gogora. Ostean, Herri Harresian Ertzaintzaren jarrera salatu dute; desobedientzia ekimenekin jarraituz, epaiketara ez aurkeztea erabaki dute zortziek. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten –akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten–, baina oraingoan, Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Ibon Esteban nafarra babesteko kateatu zirenen kontrako epaiketaren txanda zen. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gazteentzako: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik. Azken honek “arrisku erreala” dauka espetxeratua izateko.
Gasteizko Harresiak, 2015eko Herri Harresiko isunei aurre egiteko elkartasun ekonomikorako deia egin du, kontu korronte bat irekiz honetarako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!