Jon Liguerzana (Etxerat): “Etxeraten lana eta presoen egoera gizarteratu nahi dugu Arabako Elkartasun Birarekin”
Etxerat Elkarteak “Elkartasuna landu. Dispertsioa salatu” lemapean dispertsioaren aurkako bira antolatu du azaroaren 3tik 13ra. Hamar egunetan, Arabako ia herri guztiak zeharkatuko dituzte, Etxerat zer den azalduz eta presoen eta senideen egoeraren berri emanez herritarrei. Jon Liguerzana elkarrizketatu dugu ARABA HIZPIDEn biraren nondik norakoak aztertzeko.
Mendi martxak, hitzaldiak, ekitaldiak edota bizikleta martxak egongo dira Arabako elkartasun biran. Azaroaren 3an hasiko da Gasteizen eta 13an bukatuko dute Trebiñun. Gainera, azaroaren 12an, ekitaldi potente bat iragarri dute Gasteizko Foru enparantzan. ETAk su eten iraunkorra iragarri zuenetik, presoak urrunago, gaixoago eta isolatuago daudela salatu dute Etxerat elkartetik, horrek ere senideengan dituen ondorioak salatuz.
-
Hizpidea: Jon Liguerzana (Etxerat): "Etxeraten lana eta presoen egoera gizarteratu nahi dugu Arabako Elkartasun Birarekin"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!