Zuriñe Rodríguez: “Gatazka armatuan hainbat identitate egon dira, horien bizi esperientziak bildu ditugu”
Zuriñe Rodriguez “Lisipe” saiakeraren egiletako bat dugu. Ostiralean aurkeztu zuen, Oihana Etxebarrietarekin batera,Borroka armatua eta kartzelak Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioei buruzko irakurketa feminista.
HIZPIDEA magazinan elkarrizketatu dugu Rodríguez. Rodriguez eta Etxebarrieta garai luze gatazkatsu honen hari bat lotzen saiatu dira. Garaiak aldatu direla diote, borroka modua eta gizartea ez baitira berak. Testigantzen bitartez garai ezberdinen emakumeen testigantzak jaso dituzte. Jendearen ideia edo imajinari kolektiboa oso maskulinoa, heterosexuala eta indartsua da, agresiboa. “Gudaria”ren figuraren ondorioz ,oso maskulinoa da”. Eredu horretan emakumea kanpoan geratzen da, baita gizon asko ere.
-
Hizpidea: Zuriñe Rodríguez: "Gatazka armatuan hainbat identitate egon dira, horien bizi esperientziak bildu ditugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!