Sortuko Dira Besteak| Zizta Euskara Taldea, euskara baino gehiago
Asteartero “Sortuko Dira Besteak” atala izango dugu Hala Bedi Bi-ko ARABA HIZPIDEn. Aurreko astean, Erraietatik eragileak bere burua aurkeztu ostean, bi astetik behin gure estudioetan egongo diren Zizta Euskara Taldeko lagunak izan ditugu gurean.
Lehenengo kolaborazioa izanda, eragilearen helburuak aipatu (musika epikoarekin lagundutako manifestua barne) eta ikasturte honetan zehar, auzora eramateaz gain, irratira ere umorea ekarriko digutela adierazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!