Txema Ramirez de La Piscinak ikuspegi mediatikotik aztertu ditu hauteskundeak
Igandeko hauteskundeei begira, Txema Ramírez de la Piscina EHUko irakasleak alderdi ezberdinen kanpainak aztertu ditu, sare sozialek, publizitateak eta mitin formatuek duten eraginaren inguruan hausnartuz. ARABA HZIPIDEn, bi aste hauetan alderdiek eta hautagaiek komunikatiboki ondo egin dituzten detaileak eta izandako akatsak aztertu ditugu.
Gainera, hauteskundeetan oihartzuna izan dute bi spot/bideo aztertu ditugu: PSEren euskararen bideoa eta Pili Zabalak Alfono Alonsori begirada mantentzen dion unea. Asmatu dute alderdiek?
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!