[HalaBideo] Gasteizko Mugimendu Feministaren salaketa azkenengo bi eraso sexisten aurrean
Gasteizko Mugimendu Feministak Aranako jaietan bi eraso sexista egon direla salatu du. Bi emakume erasotuak izan ziren, haietako bat adingabea izanik.
Honetaz gain, Mugimendu Feministatik Osakidetzak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak izandako jarrera gogor salatu dute, eraso sexisten aurka dagoen protokoloa ez dutelako bete.
Hala Bedi, Mugimendu Feministako kide diren Marina Sagastizabal, Maider Dominguez eta Aitziber Romerorekin egon da. Jarraian atxikitzen dugun bideoan, gertatutakoa azaldu, salaketa egin eta etorkizunerako hartuko dituzten neurrien berri eman dute. Besteak beste, Gasteizko jai guztietan 24 orduz erantzungai egongo den telefono zenbakiaren berri eman dute: 688 652 901
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!