Jabier Sanez (ESP): “Marotoren murrizketek bere horretan diraute urtebete eta gero”
Ekainak 13, astelehena. Urtebete Urtaranek Gasteizen alkatetza lortu zuenetik. Urte bat eta gero, Marotok aurrera eramandako murrizketek bere horretan dirautela salatu du Jabier Saenz Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kideak. Hau salatzeko eta neurri hauekin oso pozik daudenei “omenaldia” egiteko, gaur 19:00etan kalejira eta omenaldia antolatu dute Gasteizen. Hala ere, umorez bada ere, abisatu dute: “Ez ekarri pastelik, hau banatuta dago eta”.
-
Hizpidea: Jabier Sanez (ESP): "Marotoren murrizketek bere horretan diraute urtebete eta gero"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!