Mendi buelta Garrastatxura
Noizean behin mendi buelta bat egitea gustatzen zaigu Iñaki eta Inaxiorekin. Gure lagunak barre tartean edo gaurko honetan Garrastatxuko ermitarako ibilbideaz haritu zaizkigu. Araban ezezaguna izan arren, Euskal Herriko Itzuliko etapa baten bukaera izanik, eta Mikel Landak irabazirik, ezagunagoa egingo da, baina are ezagunagoa izango da gurean azaldu digutelako nola iritsi. Murgialdetik hasi, Sarriatik eta Altube zaharreko bidetik aurrera, baserri eta gurutze tartetik, eta Baranbiotik hasten den bidearen nondik norakoak azaldu dizkigute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!