Sahara: 37 urte eta gero
ENTZUN:{audio}jesus garai.mp3{/audio}
Maiatzaren 20an 37 urte beteko ditu Frente Polisarioak , lehen ekintza egin zutenetik behintzat. Adesalambrar hala bediko irratsaio internazionalistan Jesus Garai-rekin hitz egiteko aukera izan genuen. Egungo sahararren egoera izan zuen aztergai, eta aipatu zigun batetik, lurralde okupatuetan jasaten ari diren errepresioa, gehienbat poliziaren partetik baina gero eta gehiago ari dira bilatzen marokiarar kolonoak eurak izatea sahararren aurka egingo dutenak. Bestetik, errefuxiatu guneetan ezinegona areagotzen ari dela nabarmendu zigun, denborak elkarbizitzan, baldintza horretako elkarbizitzan beti ere, bere eragina duelako, besteak beste. Bide diplomatikoak ere ez du bide luzegirik egin, eta abiatu orduko geratu dela esan dezakegu. Ez da beraz, egoera gozoa sahararrena, bertako baliabide naturalak uztizatzeko modu merkea bilatu duelako bertan kapitalak, itsasoa bera, hidrokarburoak, fosfatoa(ondoren uranioa egiteko erabilia egun) eta area dira besteak beste. Honekin beraz, elkartasun internazionalista praktikara eramatea baino ez zaigu geratzen herrioi, enpresa edo estatu laguntzaileei gure mespretxua adieraziz, eta nola ez kalean gure presentzia handituz. Horretarako parada bikaina izango dugu ostegunean arratsaldeko 7etan Fari
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!