EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA GASTEIZEN
Urtero bezala, gaur, azaroak 25, ehundaka lagun bildu dira Gasteizen, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean. “Indarkeri matxista. Inoiz ez, inon ez, inori ez!” lemapean, manifestazio jendetsua abiatu da Andra Maria Zuriaren enparantzatik, “Erasorik ez, erantzunik gabe” edo “Gaua eta kaleak gureak dira” oihuen artean. Manifestazioaren amaieran ez da irakurketarik egin, “nazkatuta gaudelako indarkeria matxista honen oinarriak eta ondorioak behin eta berriz errepikatzeaz. Argi dugu nortzuk diren indarkeria matxistaren erantzuleak”. Gainera, gogoratu dute, aurten Euskal Herrian sei emakume erailak izan direla; “ez dira heriotzak, erailketak dira”. Ekitaldiari amaiera emateko, APIRILAREN 9AN ERASO SEXISTEN AURKAKO GASTEIZEN MANIFESTAZIO NAZIONALA egingo dela iragarri dute.
ESERIALDI BAKETSUA: “NAZKATUTA GAUDE!!!”
Manifestazioa eta ekitaldia behin bukatuta, ehun bat emakume gaztek eserialdi baketsu batekin Olagibel kalea moztu dute. Emakume gazte guztiak eserita, irakurketa bat egin dute, argi utziz “nazkatuta” daudela emakumeen aurkako indarkeriarekin. “NAZKATUTA GAUDE!!!” oihukatu ostean, emakumeek eserialdia amaitutzat jo dute, babesa adieraztera hurbildutakoen txaloen artean.
- Hala Bideok 2015eko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren inguruan egindako bideoa:
- Hala Bideok Gasteizko hainbat eragilerekin batera gaurko egunerako egindako bideoa:
Azaroak 25 | Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!