Txema Ramirez de la Piscina: “Krisi garaiko komunikazioan, azkartasuna gakoa da”
Krisi garaietako komunikazioa izan du hizpide Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasle eta komunikazioan adituak. Bere hitzetan, “erakunde orok izango du, momentu batean edo bestean, krisialdiren bat, eta horri aurre egiten jakin behar du”, komunikazioari dagokionez. Gaiaren abiapuntu gisa, EAEko PPko presidente Arantza Quirogaren dimisioa hartu du.: baketzerako mozioa atzera bota zuenetik, dimisioa ematerainoko pausoak aletu ditu elkarrizketan, diskurtso, tonu eta eszenaratze ezberdinak barne. (Argazkia: zuzeu.eus cc-by-sa)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!