Peio Ormazabal, Bertxoko sariketa’s champion
Azaroa afaritik afarira pasa ondoren, joan zaigu 2011ko Bertxoko Sariketa. Kilo batzuk irabazi eta bertso ear batzuk entzun ditugu, laordiga!
Aurreko ostiralean jokatu zen final haundiya, Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Jateko: urdaiazpikoa, txorizoa sagardotan, kroketak, haragi gisatua (earrra), postrea. Edateko: hobeto ez kontatu, kalitatez eta kantitatez. Kantuan: Manex Mantxola, Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego, Ane Labaka, Izar Mendiguren eta Peio Ormazabal. Entzuten: 70 lagunetik gora.
Bertsolariek denetik egin behar izan zuten, nola ez: agurra kantu ezagun batean oinarritua (Zea Mays entzun genuen, baina baita Spice Girls ere), politikari baten esanari kantatu (politikal rixirtxes!), eta kartzelan boxeoan egin behar izan zuten (gaxte edukatu pazifikoak izateko, ondo gustura hartu zuten elkarri zaplastekoka ibiltzeko aukera). Hona, Peio Ormazabal eta Izar Mendiguren, kartzelako lanean (milesker Amurrioko paparazziei, grabazioarengatik!!):
Azkenean, Arrigorriagatik zintzo itxuran etorri zen mutilak, Peio Ormazabalek, jantzi zuen txapel preziatua. Zorionak, artixta!
Finalaren berri luze eta zabal emango dizuegu asteazken honetako saioan, 20:00etatik 21:00etara, gure irrati zoragarri honen sintonian. Bestela, internetez entzun, eta une horretan ezin baduzue, podcast-a ere aukeran duzue. Gozatu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!