Otsoak espezie mehatsatuen katalogoan sartzeko eskaera
Otsoa espezie mehatsatuen katalogoan sartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.Eskaera egin dituzten 24 kolektiboetako bat, Atea kolektiboa da, eta bertako Kepa eta Manex kideek gai honi buruzko nondik norakoak kontatu dizkigute.
Subkontziente kolektiboko animalia da alde batetik, ipuinetako depredatzaile gaiztoa… baina espezie mehatsatua ere badela diote, eta hau errealitate bat izanik, txosten tekniko bat garatu dute kolektiboek. Txosten honetan arrazoitzen dena, otsoa gure inguruneko depredatzaile bakarra izanik, orkatza, oreina, basurde… eta beste animalia batzuen erregulatzaile naturalaren funtzioa egiten du.
Otsoaren alde egiten ez bada ondare biologiko hau betirako desagertuko dela uste dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!