Gorka Menendez (Siria): “Zenbateraino babesten zuen Siriako herriak Hezbollah eta erresiztentziaren ardatz hori, hor dago gakoa.”
Israelek aurrera darama Siria kolonizatzeko plana. HTSk ez du oztoporik jarri inbasioaren aurrean. Rojava eta Siriako ipar-ekialdeko administrazio autonomoa egoera zaurgarrian daude. Bitartean, mendebaldeko medio hegemonikoek potentzien gezurrak erreproduzitzen jarraitzen dute.
Azaroaren 6an izan zen azkenengoz Gorka Menendez gurean, Siriako aktualitatearekin. Geroztik egoerak aurrera egin du. Sortaldea Askatzeko Erakundeak (HTS), muturreko koalizio islamistak Siriako herrialdeko hiri garrantztitsuenak hartu ditu, eta Baxar Al assaden gobernua eraitsi.
Israelek bitartean Siria kolonizatzen jarraitzen du, herrialdeko hiri garrantzitsuenetatik geroz eta gertuago kokatuz. Bitartean Kurduen eta Siria ipar-ekialdeko administrazio autonomoaren egoera geroz eta zaurgarriagoa da. Al Assadek Iran eta Errusiarekin dituen harremanak baliatuz, medioek hura demonizatzen dihardute.
Gatazka korapilatsu honen aurrean, medio hegemonikoek potentzia mundialen esanetara gezurrak zabaltzen dituzten bitartean, Gorka Menendezen eskutik, Sirian gertatzen ari dena argitu eta ulertzea dugu helburutzat.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Gorka Menendez (Siria): "Zenbateraino babesten zuen Siriako herriak Hezbollah eta erresiztentziaren ardatz hori, hor dago gakoa."00:39:10
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!