Aroa Arrizubieta: “Edukiko badugu zer esan, beti izango dugu bertsotan jarraitzeko arrazoi bat”
Gaur, arratsaldeko 20:00etan emango diote hasiera Jimmy Jazzen, Haira Aizpurua, Aroa Arrizubieta, Sustrai Colina eta Jone Uriak osatuko duten bertso saioari. Maila handiko plaza izango da gaur Jimmy Jazz aretoan, eta horri buruz hitz egiteko Bertsozale elkarteko antolatzailea den Uxuerekin, eta Arabako txapelduna den Aroa Arrizubietarekin hitz egin dugu.
Gaurko bertso saioaren inguruko nondik norakoak kontatu dizkigu Bertsozale elkarteko kidea den Uxuek, eta jarraian Aroak gaurko saioa haren begietatik begiratzera gonbidatu gaitu. Arabako txapela jantzi zuenetik gauzak aldatuz joan dira bere inguruan, baina berak duen bertsoaren ulerkerak gero eta sustrai sendoagoak ditu.
Bertsoari mailuaren forma antzematen dio Aroak. Hurrengo ideia azpimarratu du elkarrizketan zehar: “Edukiko badugu zer esan, beti izango dugu bertsotan jarraitzeko arrazoi bat ”
Bi elkarrizketak hemen entzungai:
Aroa:
-
Hizpidea: Aroa Arrizubieta: "Edukiko badugu zer esan, beti izango dugu bertsotan jarraitzeko arrazoi bat”00:10:58
Uxue:
-
Hizpidea: Aroa Arrizubieta: "Edukiko badugu zer esan, beti izango dugu bertsotan jarraitzeko arrazoi bat”00:06:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!