Gorka Erostarbe (Badok): “Edukiak goruntz egin du, sorkuntza aldetik uste dut une polita bizitzen ari dela euskal musika”
Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini digu.
Gorka Erostarbek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1977) Badok musika atariaren urteurrenaren ospakizunaren xehetasunak eman dizkigu gaurkoan. Badoken eboluzioaren ibilbidea marraztu, eta garai ezberdinen soinu-banden artetik, eskutik gidatu gaitu gaur egun bizi dugun une musikalerarte. “Euskal musikaren loraldiaz” hitz egin dugu ere azkenengo puntu honetan.
Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Gorka Erostarbe (Badok): "Edukiak goruntz egin du, sorkuntza aldetik uste dut une polita bizitzen ari dela euskal musika"00:24:09
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!