Traktore martxa deitu du UAGAk ostegunean
Hauteskunde kanpainan ere lehen sektorearen aldarrikapenak kontuan hartzeko eskatu dute. through Alea.eus
Azken hilabetetako lehen sektoreko mobilizazioen ostean, ostegunean, apirilaren 18an, traktore martxa berri bat iragarri du UAGA sindikatuak. Hiriko kale nagusiak hartuko dituzte, eta Santa Barbarako ekoizleen merkatuan amaituko da martxa.
Kexu dira berriz ere nekazariak, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde kanpainan “alderdi politikoek gure eskaerei aurre egiteko promesak egin dituzten arren, egunotan ikusten dugu nekazaritza eta abeltzaintza ikusezinak direla eztabaida eta diskurtsoetan”. Horregatik, eta haien arazoak eta eskaerak lehen planoan jartzeko deitu dute protesta. “Politikariei eta gizarteari gure arazoak oraindik hor daudela gogorarazteko, datorren astean alderdi guztiei hurrengo legealdirako gure sektoreak dituen lehentasunak jasotzen dituen taula emango diegu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!