Jakin | 258, Gizarte mugimenduei eskainitako alea
Xabier Eizagirre Jakin aldizkariko erredakzio buruaren kolaborazioa.
Gizarte mugimenduak izan zituzten aztergai ekaineko Usurbilgo Jakin Jardunaldian, eta gai bera aletu zuten zenbaki honetan.
2018tik, EHUko lau ikerketa talde –NOR, AFIT, Ekopol eta Parte Hartuz– gizarte mugimenduen eta parte hartze politikoaren gainean ikertzen ari dira, eta kaleratu dituzten azken ikerketek akuilatuta
antolatu zen Jakin Jardunaldia eta osatu dute monografiko hau. Zergatik? Badelako Euskal Herriaren ezaugarri bat gizarte mugimendua –edo herri ekimena edo gizarte zibil autoeratua, edonola
deitzen diogula– eragile garrantzitsua izatea azken hamarkada luzeetan herrigintzan. Gizarte mugimendu askotarikoa eta militantea dugu, eta eremu horretatik ekimen asko landu dira, proposamen
asko egin eta eragin politikoa bideratu. Ezingo genuke egungo euskal gizartea azaldu gizarte zibilaren ekimenik, indarrik, protestarik eta ekarpenik gabe.
Iazko azaroko kolaborazio hau berreskuratu dugu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!