[HALA BIDEO] Inmon-Carmelitas egoitzako langileen mobilizazioa, soldata eta lan baldintzak okertzearen kontra
Egun osoko mobilizazioa egin dute gaur Inmon-Carmelitas egoitzako langileek, txandaka. Hitzarmen berriaren negoziazioan dihardute, baina enpresak eta Elizak entzungor egiten diete langileen eskakizunei, eta langileei presio egiten ere saiatu dira etsi dezaten. KPIaren araberako soldata igoera eskatzen dute, eros-ahalmena nabarmen galdu baitute azken urteetan. Gainera, familia-kontziliazioarekin bateraezinak diren lan egutegiak dituztela salatu dute langileek. Zaintza sekoreko langileak dira, garbitzaile eta sukaldaritza lanak egiten dituzte. 30 dira, guztiak emakumeak eta horietako asko migratuak.
Hala Bedirekin hitz egin dute LAB sindikatuko ordezkari batek eta langile batek:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!