Iraultza 1921ek salatu du pankartak eta kamisetak debekatu dizkietela, “ereinotzak” dituztelako
Atzo, asteartea, Athletic eta Alavesen arteko Kopako partida jokatu zen Bilbon. Iraultza 1921, Alaves futbol talde gasteiztarraren hintxadak, “araudiaren ezaugarri guztiak betetzen zituzten eta baimena zeukaten” pankartak eraman zituen. Salatu dutenez, zelaira sartu zirenean Athletic-eko eta Ertzaintzako koordinatzaileak debekatu egin zieten pankartak sartzea ereinotz hostoak agertzen zirelako eta hori “ikur faxista” delako aitzakiapean.
Harritzekotzat jo dute Iraultzako kideek sententzia hori: “orain dela bi aste Rayo Vallecanok jokatu zuen han eta kontrakoa esan zieten, ereinotza ikur antifaxista dela, kontraesankorrak dira”.
Salatu dute pankartez gain, sarreran, bufanda, txapel eta kamisetak ere kendu zizkiotela jendeari, “Iraultza” jartzen zuelako edo ereinotza zutelako marraztuta. “Jendeari arropa kendu zioten negu betean eta partidua bukatutakoan itzuli behar zituzten arren, askori ez zizkieten itzuli”.
Ertzaintzaren jarrera “arrogante eta mehatxatzailea” ere salatu dute Iraultza 1921eko kideek.
Horretaz gainera, gaur jakin da Kiroleko Indarkeriaren aurkako Batzordeak 40.000 euroko zigor proposamena ezarri diola Deportivo Alavesi, Iraultza 1921 “talde erradikal eta biolentoa sustatzen duten aipamenak” (muralak, grafitiak eta pegatinak) debekatu ez dituztelako.
Bufanda eta kamiseten lapurreta, mehatxuak, probokazioak, jazarpen poliziala… Ez dago hitzik atzo San Mamesen bizitakoa deskribatzeko.
NAZKATUTA GAUDE!!! ASKI DA, ERREPRESIORIK EZ!!! ALAVESZALEON ESKUBIDEAK ERRESPETATU!!! pic.twitter.com/vl6Ov3PTcS
— Iraultza 1921 (@Iraultza1921) January 17, 2024
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!