Azukre Beltza, Irati Antiaren erakusketa
Kuban oraindik bada Julian de Zuluetak zabalduriko «Alava» izeneko azukre-findegia. Bertako barrakoiak etxebizitza bihurtu zituzten eta hori da Zulueta abizena daramaten bizilagun askoren bizilekua da. Eneida Villegas Zulueta bertan bizi da eta “Tras las huellas de nuestros ancestros” proiektu komunitarioa darama aurrera. Proiektua 80ko hamarkadaren erdialdean sortu zen Villegas Zulueta anai-arrebek bultzatuta. Bere helburua tokiko historia berreskuratzea eta berreraikitzea da, bertako historiaren inguruko ikerketa ezaren eta ondasunen prekarietatearen aurrean erantzun bat emateko asmoz. LABE espazioan, memoria proiektu komunitario honi laguntzeko kamisetak salgai aurkituko dituzue.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!