Bizilagunen komunitateek eskumena dute pisu turistikoak debekatzeko
Espainiako Auzitegi Gorenak aditzera eman du auzokideek apartementu turistikoak debekatu ditzaketela komunitateetan, estatutuetan debekatzen badute etxebizitzak jarduera ekonomikorako erabiltzea.
Magistratuek bi ebazpen egin dituzte, horietako bat Donostian, ondorioztatu dutenak erabilera turistikorako etxebizitzen alokairua jarduera ekonomikoa dela eta, beraz, hainbat pisutan alokairu turistikoaren jarduera etetea agindu dute, debekatuta zegoelako komunitatearen estatutuetan.
Aipatutako Donostiako kasuan, bizilagun talde batek komunitatea salatu zuen, etxebizitza blokeko arau bat baliogabetzea eskatuz: hain zuzen ere, jarduera ekonomikoak debekatzen zirela aipatzen da arau horretan, eta hori aldatzea eskatzen zuten. Epaiak salatzaileen kontra egin du, eta komunitatea babestu.
Gorenaren ebazpenek nabarmendu dute «erabilera turistikorako etxebizitzen alokairua estatutuetan debekatu daitekeen jarduera dela». Azpimarratu duenez, estatutuetako bosgarren arauan zerrendatzen diren jardueren pareko jarduera ekonomikoa da pisu turistikoena, «etxebizitzaz bestelako erabilerak dituztelako eta merkataritza-, lanbide- edo enpresa-osagaia dutelako».
➡️ Nazkatuta zaude pisu turistikoekin?
➡️ ¿Estás harta de los pisos turísticos?
Aldatu zure auzokideen komunitatearen estatutuak eta antolatu zaitez.
Cambia los estatutos de tu comunidad de vecinas y organízate!#VTakAlaAuzokideak#TúDeQuéLadoEstás https://t.co/2pnFbTl8b3 pic.twitter.com/5r2u9Eq6kh
— Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea (@AuzoanBizi) December 12, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!