Herri palestinarrari “baldintzarik gabeko babesa” adierazi diote milaka lagunek Gasteizen
Jendetza bildu da Gasteizen BDZ Israeli Boikot mugimenduak deitu duen manifestazioa babesteko. "Palestina aurrera!", "Boikot Israel" eta "Estatu sionista, estatu terrorista!" oihuak etengabe entzun dira mobilizazio osoan zehar. Dagoeneko 3000 inguru dira sarraski honetan erail dituzten biktima zibilak, eta horien artean Mussaab Bashir kazetari gazatar eta Hala Bedi irratiko kolaboratzailearen familiako 26 kide. Gogor salatu dute mendebaldeko estatu eta erakundeen konplizitatea erregimen sionistarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!