«Hala Bedi 40 urte, gure patatatik zuenera» dokumentala estreinatu du Hala Bedik
Pasa den larunbatean aurkeztu du Hala Bedi irratiak 2023/2024 edizioko programazioa eta dokumental berria. Edizio berri honetan, lau irratsaio berri izango ditu parrillan. Guztira, 33 irratsaio propio aurkeztu ditu irratiak, horietako 13 euskaraz.
Giro ederrean ospatu genuen Hala Bedi irratiko kide, kide ohi eta lagunek pasa den larunbatean, azaroaren 18an, 40. urtemugako Gala Bedi. Gasteizko Gaztetxean egin genuen ospakizuna. Kontu azpimarragarrienen artean, hauxe: “Gure patatik zuenera” bideo-dokumentala ikusi genuen elkarrekin, lehen aldiz. Irratian parte hartzen duten pertsonak agertzen dira bideoan, hamaika irratsaiotako lagunak, hain zuzen ere, Babazorrako esatarien gidaritzapean “Dokumental faltsu” hori etxekoek bakarrik ez, nahi duenak ikusteko publikatzea ere erabaki dugu, merezi du eta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!