Judimendiko Jaiak izango izango dira datorren astean
Ekainaren 22an, ostegunean, izango da txupinazoa, baina 19 astelehenetik aurrera hainbat ekintza antolatu dituzte. Joan den astean aurkeztu zuten aurtengo Judimendiko Jaien egitaraua. Egun eta gauez izango dira auzoan jaiak ospatzen, "auzoko aniztasunari erantzutea helburu" duten ekimen ezberdinekin.
Adurtzako jaiak ospatzen ari dira aste honetan, baina gertu ikusten dira Judimendikoak ere. Ekainaren 22an, ostegunean, txupinazoarekin hasiera emango diete Judimendiko 2023ko Jaiei, baina hori baino lehenago ere ekimen ugari antolatu dituzte. Astelehenetik igandera egongo da jaietako egitarauaren eskaintza Judimendin. Ohiko egitarauaz gain, berrikuntzak aurkeztu dituzte antolatzaileek, mural parte-hartzailea, gargantua eta buruhandiak, ur txirrista, soka salto masiboa, bertso saioa eta Arantzabela Ikastolako abesbatza ibiltaria, esaterako.
Jai Batzordetik aipamen berezia egin nahi izan diete ekintza batzuei. Ekainaren 20an, asteartean, “Judimendiko emakumeak* Zaintzak erdigunenan” Erakusketaren aurkezpena egongo da Judimendiko Gizarte Etxean arratsaldeko 18:00etan. Ekainak 21, asteazkenean, “Karpeta urdinak” dokumentala eta solasaldia antolatu dituzte Aixkiria AEKren euskaltegian; Ander Iriarte zuzendariarekin solasaldia izango da bertan. Ekainaren 23an, bertso saioa antolatu dute Sefarad plazan 17:30etan; bertan, Paula Amilburu, Eli Zaldua, Peru Abarrategi eta Iñaki Viñaspre izango dira kantuan.
Kontzertuak ere izango dira jaietan, urtero bezala. Sefarad plazako txosnagunean ostegunean Incense, Bananas eta Sua taldeak izango dira oholtza gainean, Akerbeltz erromeria ostiralean, eta larunbatean Zarata Selektion, Lukiek eta Perlata taldeek eskainiko dute kontzertua. Horrez gain taberna ezberdinek kontzertuak antolatu dituzte, Candela tabernak eta Hirusta tabernak, esaterako.
Urteetako ohiturari jarraituz ekainaren 24an Gazte Eguna ospatuko dute Judimendin, auzoko Gazte Asanbladak, Sumendik eta Judimendiko Ernaik elkarlanean antolatuta, gazte bazkaria eta ekimen ezberdinekin. Jaietan auzoko izaera eta auzokide sentimendua bultzatu nahi dituztela azaldu dute Jai Batzordetik, eta horretarako jaietako zapia janztera gonbidatu dute auzoko komunitatea. Auzo identitatea, jai giroa, elkartasuna eta aniztasuna irudikatuko dituen zapia auzoko tabernetan, kolektiboetan eta jaietan zehar eskuragarri egongo da.
Hemen ikus dezakezue egitarau osoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!