Ernaik Aitor eta Galderren aurkako epaia arbuiatu du elkarretaratze batean
Euskal Herriko txoko ezberdinetan mobilizatzen ari dira egun hauetan, Ernaik deituta. "Ez dugu onartzen" lelopean elkartasuna adierazi diete bi gazte arabarrei.
ANkerkeriari Stop plataformak agerraldi masiboa egin ostean, Ernai gazte antolakundeak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoan zehar epaiaren aurrean beren kontrakotasuna adierazteko. Gaur, ekainaren 7an, Gasteizko unibertsitate kanpuseko aulategian bildu dira dozenaka lagun “Ez dugu onartzen, Aitor eta Galder aske” lelopean.
Aitor Zelaia eta Galder Barbadori lau urtetik gorako espetxe zigorra ezarri dien prozesu judiziala anakronikoa dela adierazi dute, eta salatu dute “injustizian oinarritutako espainiar makinaria errepresiboaren eraso” berri bat izan dela. Bakea eta askatasunaren bidea oztopatzen saiatzen direnei ohartarazi diete “ez dutela lortuko gazte antolakuntza eta borroka independentista gelditzea”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!