Judimendik Bizan zentro berria behar du
Judimendikoak auzo elkarteak, Batuta Sareak eta hainbat auzokidek salatu dute 30 urte baino gehiago daramala udalak hitz emandakoa bete gabe. Protesta egingo dute gaur auzokideek, zentro soziokultural berria eskatzeko.
Judimendikoak auzo elkartearen, Batuta Sareren eta hainbat auzokideren arabera, Gasteizko Udalak ez du auzoko adinekoen zentro kulturalaren berritzeari buruz emandako hitza bete, azken hiru hamarkadetan. Horregatik, protesta egingo dute gaur, Judimendin Bizan zentro berria eskatzeko. Izan ere, hori adostu zen 2022ko uztailaren 22ko udaleko osoko bilkuran. Cola y Goiti kaleko 7. zenbakian dago egun Judimendiko Bizan.
Judimendiko bizilagunek Bizan zentroak baldintza hauek bete ditzala eskatzen dute: izan dadila beste auzo batzuetan eraiki diren zentro berrien parekoa; “Los Aramburu” proiektuarekin zentrotik bereizi ondoren, udal gobernuak alternatibak bila ditzala zentroa auzoan kokatzeko; eta Judimendi auzoan ekipamendu hori eraikitzeko beharrezkoa den aurrekontu-partida egokitzea, une honetan horretara bideratutako diru-kopurua euro batekoa delako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!