Jon Elizetxe (Erdiz bizirik!): “Herri galdeketak debekatuak izan dira.”
"Duela urte batzuk ere saiatu zen "Magnesitas de Navarra" Baztanen harrobia egiten eta mobilizazioari esker atzera egin behar izan zuten."
“Landa eremuaren defentsan Erdiz bizirik!” lelopean manifestazioa izango da larunbat honetan hilak 22 Iruñean. “Magnesitas de Navarra” meatzaritza multinazionalak, Baztango bazkaleku hoberena harrobi bihurtu nahi du. Proiektu ekozida honen inguruko herri galdeketak egiten saiatu dira Baztanen baina Espainiako gobernuaren delegaritzak 3 aldiz debekatu ditu.
“Erdiz bizirik!” taldeko Jon Elizetxe izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!