Tren sozialaren aldeko plataformak Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztu du AHTaren alternatiba
Tren Publiko eta Sozialaren aldeko Arabako plataformek agerraldia egin dute gaur Gasteizko Parlamentuan, AHTaren trazadura tekniko alternatiboa aurkezteko.
Alternatiba hori egungo trenbideen egokitzapenean eta hobekuntzan oinarritzen da, eta eragindako kontzejuen eskariak jasotzen ditu. Konstua, gainera, Garraio Ministerioak proposatutako trenbide berriaren baino 2.000 milioi euro gutxiagokoa da.
“Abantaila handi bat” planteatzen du, bultzatzaileen hitzetan: salgaien eta pertsonen trafiko mistorako erabil daiteke. Era berean, abiadura handiko distantzia luzeko zerbitzua eta aldiriko eta eskualdeko trenak ere barne hartuko lituzke, eskaera guztia trenbide-plataforma bakar batekin betez.
Abiadurari dagokionez, horrela diote: “Burgos Gasteizekin eta Gasteiz Iruñarekin lotzen dituzten tren lasterrentzako bidaia-denborak 10 eta 8 minutu baino ez dira luzatuko, hurrenez hurren, baina trukean, ibilbide osoko geltoki eta geraleku guztiak hobetu eta berreskuratuko dira”.
Herri eta hirien arteko loturak ere hobetuko lituzke: “trenak herrietatik igarotzeak hobera egiten du segurtasunari dagokionez, eta lurperatzeak ere planteatzen dira, hiri-integrazio hobea lortzeko”.
Babes handia du dagoeneko proposamenak. Izan ere, herri-plataformen eta Adifen eta Renfen ordezkaritza duten sindikatu guztien (UGT, CCOO, CGT/LKN, SF, SEMAF) arteko akordioan oinarritzen da.
2022ko urtarrilean Garraio Ministerioak 200.000 euroko aurrekontu-partida bat bideratu zuela ADIFek azterlan bat egin zezan Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Castejon arteko trazadura egokitu eta modernizatzeari buruz. Oraindik egin gabe dagoela gogorarazi dute tren sozialaren aldekoek.
AHTaren obrak gelditu daitezela eskatu dute berriro, bereziki, “Frantziako estatuak Hendaia eta Bordele artean abiadura handiko tren-azpiegitura berri bat ez eraikitzea erabaki ondoren”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!