Lau arabar Ehun mugimenduaren “kalabazak” irabazteko hautagaien artean
Ehun euskal errepublikarren mugimenduak bozketa irekia jarri du eskuragarri sare sozialetan eta ehun.eus webgunean, San Valentin egunean “kalabazak” irabaziko dituen hautagaia aukeratzeko. Hautagaiak “Espainiaren eta Frantziaren inposaketa praktikara eramaten duten pertsonai esanguratsu batzuk” izango dira, horien artean lau arabar: Josean Querejeta enpresaria “diru publikoarekin loditzen dena”; Gaizka Fernandez historiografoa, “faxistak omentzen dituena”; Gonzalo Anton “78ko erregimeneko enpresari ustela”; eta Cristina Rodriguez epaile “antieuskalduna”.
Urtarrilaren 30etik otsailaren 5a artean, herrialde bakoitzeko 4 hautagaien artean botoa emateko aukera izango da zabalik. Bost egunak amaituta, 4 hautagai finalisten artean azken bozkaketa bat egingo da otsailaren 6tik aurrera, aste batez. Azken bozketa honetan hautagairik bozkatuenak Ehunen “kalabazak” irabazi eta “modu imajinatibo baten bitartez jakinaren gainean” jarriko dute.
[ARABA]
Aukeratu Ehunek "saritzea" nahi duzun hautagai hauetatik bat.#EmanKalabaza2023
👇👹👇— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) January 31, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!