Iragan astean Iruraiz Gaunan jazotako laneko heriotza salatu du gehiengo sindikalak
Langile bat hil zen Iruraiz Gaunan abenduaren 7an, Construcciones Tavar enpresarentzat lanean ari zen 56 urteko igeltseroa.
Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Gasteizko Correos-en egoitza nagusiaren atarian pasa den asteazkenean, hilaren 7an, gertatutako lan heriotza salatzeko.
Hain zuzen ere, Construcciones Tavar enpresarentzat lanean ari zen 56 urteko igeltsero bat zendu zen enpresa Arrietan (Iruraiz-Gauna) egiten ari den etxebizitzetako obra batean. Antza denez, langilea ondoezik sentitu zen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu bazin ere, gutxira hil zen. Heriotza horrekin, dagoeneko gutxienez 71 langile hil dira 2022ean Euskal Herrian, hamaikagarrena Araban.
Eraikuntzaren sektorean azpikontratazioaren katea gehiegi erabiltzen dela salatu du LAB sindikatuak, honek langileentzako arrisku egoerak biderkatzen dituelako eta laneko segurtasunari buruzko araudia betetzen dela kontrolatzea zailtzen duelako: «Enpresen etekina langileen prekaritatearen aurretik lehenesten duen eredu baten emaitza da hau, eta prekaritate horrek hil egiten du».
ELAk ere azpimarratu du eraikuntza sektorean langileen baldintzak gogorrak direla eta sektoreko ezbehar tasa “handia”. “Horri geroz eta ohikoagoak bilakatzen ari diren istripu kardiobaskularrak batzen badizkiogu, datuak beldurgarriak dira”, gehitu du sindikatuak. Administrazioaren arduragabekeria ere salatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!