Danele Sarriugarte: “Errezagoa izan daiteke AEBtako arrazakeria ikustea gure herrietakoa baino.”
"Euskal Herriaren historiarekin, gauza batzuetan, liburu honek amankomuneko puntu asko ditu."
Assata Shakur AEBtako New York Hiriko Queens auzoan jaio zen 1947ko uztailaren 16an. 60. eta 70. hamarkadan Pantera Beltzen alderdian eta Beltzen Askapenerako Armadan militatu zuen iraultzaile beltza da. 1987.urtean eta Kuban errefuxiatuta zegoela, “Autobiografia bat” liburua argitaratu zuen. FBIren bilatuenen zerrendan dago eta 2 milioi dolar eskaintzen ditu bere atxiloketa ahalbideratu dezakeen informazioaren truke. Egun, Assatha Shakur Kubaren babespena jarraitzen du.
Danele Sarriugarte berriz, idazle, itzultzaile, literatura-kritikari eta kazetaria da. Dagoeneko ibilbide oparoa egina du Danelek literaturaren munduan zehar. “Erraiak” eta “Azala erre” eleberrien idazlea da, poesia, narratiba, antzerkia eta haur eta gazteen literatura ekarri du euskarara. Baita saiakera ugari ere, besteak beste, Monique Wittigen “Pentsamendu heterozuzena”, Angela Davisen “Emakumea, arraza klasea” edo Nancy Fraserren “kapitalaren lantegi ezkutuak”.
Assata Sakhurren “Autobiografia bat” ingelesetik euskarara ekarri berri duela eta, Hizpidean izan dugu Danele.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Danele Sarriugarte: "Errezagoa izan daiteke AEBtako arrazakeria ikustea gure herrietakoa baino."00:19:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!