Juanjo Eguizabal hil da, ‘Inadaptados’ Cicatrizen azalaren eta ‘Caminante’ eskulturaren egilea
61 urterekin hil da Juango Eguizabal artista. Gasteizko artelan askoren sortzailea, ‘El caminante’ eskultura edo Florida parkeko beste zenbait. Punk musikari lotuta ere egon da; Cicatriz taldearen ‘Inadaptados’ azal ospetsuaren egilea izan zen. through Naiz.info
Gasteizko ikono ospetsu bihurtu den ‘El Caminante’ eskulturaren egile Juanjo Eguizabal hil da 61 urterekin. Jaiotzez Logroñokoa bada ere, gazte zelarik egin zuen Gasteiz etxe, eta hiriburuko hainbat parketan bere artelanak egiteaz gain, Cicatriz taldearen ‘Inadaptados’ azalaren sortzailea ere bera izan zen.
80. hamarkadaren erdialdean hasi zen Eguizabal Gasteizen eskulturaren munduan sartzen, udaletxeak antolatutako eskulturaren inguruko tailerretan. Egun, horren ezaguna den Arka plazako ‘El Caminante’ testuinguru honetan sortua izan zen. 3,5 metroko luzera duen pieza da, jatorriz beira-zuntzez eta poliesterrez egina, eta 1989an brontzean galdatua.
Eskultore modernoa zen gasteiztarra, eta askotariko materialekin lan egin izan du, baita industria-hondakinetako metalekin ere. Belen de Florida parkean ere aurki ditzazkegu Eguizabalen lanak, ‘Herodes’ eskultura edota errementari gihartsua esate baterako. Aranalde kanpokaldeko pareteko obra ere berea da. ‘Herri Maratoiaren omenaldia’ ere egin zuen, eta urte askoan Lasarteko Atean egon zen erretiratu zuten arte; hondakin-materialez egindako egitura zen.
Musika munduan ere ibilia
Punk musikarekin ere oso lotuta egon zen. Cicatriz taldearen ‘Inadaptados’ diskako azala egin zuen, ‘El caminante’ eskulturak azalean ageri den pertsonaren antza duela esan izan da.
Musikarientzat lanak egiteaz gain, musikaria ere izan zen. Freak taldeko kidea izan zen, Gasteizko lehen punk taldea izan zen, ondoren Cicatriz taldea behin baino gehiagotan inspiratu zuena. ‘Botes de Humo’ kantua, Freak taldearena da, ondoren Cicatrizek bertsionatu bazuen ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!