Ahoztar Zelaieta: “Giza eskubideen talde batzuek Cellebrite softwarea ez erostea eskatu dute, eskubideak urratzen dituelako.”
"Iritzi publikoak normalizatuak ditu Ertzaintzaren jarduera batzuk."
Gaurkoan Ahoztar Zelaieta izan dugu hizpidean. Aste honetan El Salto aldizkarian argitaratu duen artikulu bat izan dugu mintzagai. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Josu Erkoreka buru duela, ERC zelatatzeko eta Luis Barcenas PPko diruzain ohia zelatatzeko erabilitako teknologia israeldarra erosi du. Teknologia horrek errefuxiatuak deportatzeko eta mundu osoko kazetariak, eskubide zibiletako ekintzaileak, disidenteak eta gutxiengoak jazartzeko laguntza ematen du.
Azken boladan, Ertzaintza eta bere hainbat kideren jarduera ilunen berri izan dugu, horretaz ere galdetu diogu Ahoztar Zelaietari.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ahoztar Zelaieta: "Giza eskubideen talde batzuek Cellebrite softwarea ez erostea eskatu dute, eskubideak urratzen dituelako."00:13:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!