Hiruki Larroxa | Gizon deseraiki narzisistak, espezimen hori…
Maskulinitateen lanketan ematen den profil honen inguruko hausnarketa.
Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa elkarteko kideak izan ditugu gaur Hizpidean, denboraldiko lehen kolaborazioan. Hilabetero izango ditugu gurean maskulinitateaz, generoaz, feminismoaz, zaintzaz eta beste hainbat konturi buruz hizketan.
Gaurkoan, eta denboraldia potente hasteko, gizon deseraiki narzisisten inguruan hitz egin digute. Izen asko eduki ditzake kontzeptu honek, hau aukeratu dute haiek, baina kontzeptuaren atzean dauden arriskuez hitz egin digute Hiruki Larroxako kideek. Zer diren gizon deseraiki narzisistak, ze jarrera eta diskurtso izaten dituzten, ze gabezi… sakon aztertu dugu profila.
Anekdota interesgarri batzuk ere ekarri dizkigute, hobeto ulertzen lagunduko digutenak. Beti ere, gizonen deseraikitze prozesuen beharra ahaztu gabe. Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!