[ARGAZKI GALERIA] Melillako sarraskia salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute Gasteizen
Gaur, astelehena, Melillan egindako migratzaileen hilketa masiboa salatzeko elkarretaratzea deitu du Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, 19:00etan.
“Melillan gertatutako sarraski ankerrean hildako eta zauritutako pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du. Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba Plataformak EZ hitza aukeratu du Arabako herritarren haserrea bateratzeko. Ez erailketei Melillako mugan. Ez Espainiako Gobernuko presidenteak Marokoko jendarmeriaren alde egindako gezur edo aitzakiei”, aldarrikatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!