Nagore Iturrioz (Steilas): “Itunpeko hezkuntza sistema baztertzailea da jatorriz, pertsona zaurgarriak sartuta ere”
EAEko Hezkuntza Lege berriaren lehen zirriborroak agertu dira, eta Steilasen balorazioa eta kritika jaso ditugu.
Ez da askorik itxaron behar izan Hezkuntza Lege berrirako edukien atal baten zirriborroa atera berritan horri egindako kritikak entzuteko. Steilas sindikatuak salatu du “erreskate bat izan dela ikastetxe itunduei”. Titulartasuna kontuan izan gabe zerbitzu guztiak berdindu dituztela salatu dute, beste hainbat konturen artean.
Nagore Iturrioz Steilaseko kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu sakonago kritikaren edukiak. Itunpekoaz eta publikoaz, segregazioa konpontzeko proposatutako neurriak, planifikazio dekretua… hainbat kontu aipatu ditugu elkarrizketan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nagore Iturrioz (Steilas): "Itunpeko hezkuntza sistema baztertzailea da jatorriz, pertsona zaurgarriak sartuta ere"00:19:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!