Ander Jauregi (Txagoko jaiak): “Aurten berrikuntza bezala, jaietako egitaraua auzoaren historia xelebre bat kontatzen duen komiki batekin zabaldu dugu.”
Ekainaren 6tik 12ra ospatuko dira Txagoko jaiak.
Udaberriaren hondarrean eta udari begira, hasi dira auzoetako jaien ospakizunak Gasteizen. Maiatza amaieran Errekaleorrekoak; ekaiean Arana, Txagorritxu eta Judimendikoak; Zaharraz Harro eta Lakuak uztailean. Aurten, ekainaren 6tik 12ra ospatuko dituzte Txagoko jaiak.
Ekainaren 6an, astelehena, joskintza tailerra egingo dute Etxegorri Auzo Elkartean. Asteartean streetboulder eta slaklinean arituko dira eta zinema proiekzioa egongo da ondoren: Los caballeros de la mesa cuadrada filma.
Asteazkenean, hilak 8, Amarauna BaskeTeam emakumeen saskibaloiko saretzea bultzatzeko ekimena egingo dute Luis Dorako Ikastetxean. Ondoren, iluntzean, Auzoa kantari dinamikaren baitan, musika emandaldia eskainiko dute Ole tú tabernan.
Ekainaren 9an, ostegunez asteburuari hasiera eman aurretik, baina prestatzen hasteko, poteo musikatua eta bertso afaria antolatu ditute.
Ostiralean izango da txosnagunearen irekiera eta txupinazoa, 17:00etan. Ondoren, arratsaldean, haurrentzako ekimen ugari egongo dira txosnagunean bertan. Iluntzean kontzertuak: Red Iron Squad, Labana, Screamers and Scanners eta Suiaia & Dubakustik.
Larunbatean goizean hasi eta egun osoa beteko du jaietako programazioak. Kirol txapelketak, rallypotea, herri bazkaria, bingo musikatua eta mus txapelketa egunez; ekitaldia eta kontzertuak iluntzetik aurrera. DENA eta Lukiek taldeek joko dute. Ondoren, punkaraokea eta DJ Rosamari amaitzeko.
Aurtengo Txagoko jaien inguruan hitz egiteko, Ander jauregi izan dugu Hizpidean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ander Jauregi (Txagoko jaiak): "Aurten berrikuntza bezala, jaietako egitaraua auzoaren historia xelebre bat kontatzen duen komiki batekin zabaldu dugu."00:11:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!