Sahara hizpide
ENTZUN:{audio}sahara maiatza.mp3{/audio}
Maiatza hilabete esanguratsua da saharar herriarentzat, izan ere, hilaren hasieran Frente Polisarioa sortu zen, 1973an, eta 20an lehen ekintza armatua egin zutela gogorarazten dute. Jesus Garay sahararren aspaldiko lagun eta Rasd-eko lagunen kidea izan genuen pasa den adesalambrar irratsaioan. Etsipena eta amorrua dira orain, nola kanpalekuetan, hala lurralde okupatuetan nagusitu diren sentimenduak eta armak hartzeko eskakizunak gazteen gogo huts izatetik nahikoa zabaldurik dagoen asmo izatera bilakatu da. Hala ere, apirila eta maiatza borroka hilabeteak izan dira dudarik gabe lurralde okupatuetan: eseriadiak, gose grebak, protestak… Ia egun guztietan izan dira ekimenak eta honek erakusten duena da, etsipena dagoen arren, diplomaziak eta nazioarteak egin edo lagundu dezakenaz, borrokarako grina eta esperantza ez dutela galdu, mende luze honetan galdu ez duten bezala: espainiarren okupaziotik, Mauritania eta Marokoren aurkako gerrara, eta azken 35 urteetan, okupazio basatia eta deserria izan arren egunereko errealitate. Kontu hauetaz gain, mundu arabiarren izan diren eta dirauten iraultza nahiaren inguruan ere jardun genuen, ezin ahaztu, 2010eko
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!