[ARGAZKI GALERIA] Elkarretaratzea egin dute PSE-EEren Gasteizko egoitzan Mendebaldeko Sahararen alde
Gobernuari exijitu diote alda dezala Mendaldeko Saharekiko duen posizionamendua.
Joan den martxoaren 18an, espainiar Estatuko presidente Pedro Sanchezek Mohamed VI.a marokoar erregeari zuzendutako gutun bat argitaratu zuen Marokok. Gutun horretan Espainiako presidenteak bere babesa ematen zion Mendebaldeko Sahararako autonomia proiektuari; gatazka konpontzeko “oinarri serioena, sinesgarriena eta errealistena” dela adierazi zuen. Horrela, Espainiako Gobernuak bat egin zuen Marokok Sahara Mendebalderako 2007an proposatu zuen planarekin. Ezohiko jarrera da, aurreko gobernu batek inoiz adierazi ez duena, Arabako SEADen Lagunen Elkartearen arabera.
Elkarrtearen arabera, Espainia Sahararen potentzia administratzailea da eta halako jarrera aldaketa Nazio Batuen ebazpenen aurkakoa da; izan ere, Nazio Batuek ebatzi dute Saharako Herriak “erabaki dezala askatasunez bere etorkizuna Autodeterminazio erreferendumaren bitartez”. Nazioarteko Zuzenbidea urratzeaz gain, gutunean erabilitako argudioekin Espainiako Estatuak bere koloniarekin dituen erantzukizunak alde batera uzten dituela uste dute Sahararen aldeko eragileek.
“Pedro Sanchezen jarrera bere alderdiaren gehiengoak babestu du; horregatik egiten diegu mobilizaziorako deia Arabako herritarrei, Alderdi Sozialistari exijitzeko berrazter dezala traizio historiko horri emandako babesa”, esan dute. Elkarretaratzeak egingo dira beste euskal hiriburuetan ere, txandaka, helburu horrekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!