Leire Llano (Muskil laburmetraia): “Orokorrean ez da asko jakiten honen inguruan, beti egon izan da ixilpean”
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzeko asmoarekin burutzen ari dira laburmetraia. Crowdfunding kanpaina dago abian.
“Muskil: Belar txarrak zainak luze” izeneko laburmetraia egiten ari dira unibertsitateko ikasle batzuk. Leire Llano da horietako bat, eta berarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean. Benetako gertaera batzuetan oinarrituta eta fikzionatzeko aldaketa batzuk eginda, adineko bikote batean ematen den indarkeria matxista azaleratu nahi izan dute. Orokorrean ezkutuan gelditu izan den gaia delako adineko emakumeen jasandako indarkeria, eta horri buelta emateko asmotan Muskil laburmetraia osatzen ari dira.
Egiteko bidean, baina, laguntza behar dute, eta crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Ostiral honetan da laguntzeko azken eguna, hemen klik eginda daukazue laguntzeko aukera.
Leirek laburmetraiaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta gai honen garrantzia azaleratzeko dei egin du. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Llano (Muskil laburmetraia): "Orokorrean ez da asko jakiten honen inguruan, beti egon izan da ixilpean"00:10:15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!