Unai Apaolaza (Ehun): “Daukagu independentismo bat pentsatzen duena independentzia ez dela posible”
Ehun mugimenduak "Burujabetza iraultzaz Euskal Errepublika" ekimen antolatu du Donostian Maiatzaren 14rako.
Ehun mugimenduko Unai Apaolaza izan dugu gaur Hizpidean. Euskal Errepublikaren alde ekintza ezberdinak egin izan dituzte Ehunetik, eta gehiago ezagutu nahi izan dugu haien mugimendua, datorren larunbatean Donostian egingo duten ekimenaren aitzakian.
Maiatzaren 14an solasaldi bat izango dute lehenik, David Fernandez ANCko lehendakariordea eta Unai Apaolaza bera izango dira elkarri galdezka San Jeronimo kaleko kriptan goizeko 11tan. Ondoren ekitaldi politikoa izango dute 12.30etan Trinitate plazan, eta jarraian DJak, jatekoa eta edatekoa izango dira.
Apaolazak berak sakon azaldu digu haien planteamendua. Ze hutsune ikusten duten euskal errepublikaren aldeko borrokan, eta aldebakartasunez jokatzea nola ikusten duten, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Unai Apaolaza (Ehun): "Daukagu independentismo bat pentsatzen duena independentzia ez dela posible"00:27:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!