Elkarretaratzea deitu du Gasteizko E28 Koordinadorak Bilboko erailketak salatzeko
Gaur, maiatzak 6, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan izango da kontzentrazioa.
Gasteizko E28 Koordinadorak elkarretaratzea deitu du gaurko, maiatzak 6, Bilbon eraildako gutxienez lau gizon homosexualen hilketak salatzeko. “Aurrean izango gaituzue, zuen indarkeriak ez du lekurik gure auzo eta herrietan” lelopean, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan elkartzeko deia luzatu dute.
Gasteizko Ikusgune LGTBI+fobiaren Behatokiak, Homofobiaren Kontrako Kataluniako Behatokiarekin eta Espainiako Trans Plataformarekin batera, ohar bidez Bilboko hilketak gaitzetsi, eta kezka eta sumindura sortu dietela adierazi dute.
⚠️Bilboko erailketak salatzeko elkarretaratzea gaur.
⚠️Concentración en denuncia de los asesinatos en Bilbo pic.twitter.com/wQMj0jWOF2
— E28 Gasteizko Kordinadora (@e28gasteiz) May 6, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!