Iñaki Lopez de Foronda (Kontseilu Sozialista): “XX. mendean proletargoak frogatu zuen antolakuntza independentearen bidez gaitasuna duela baldintzak inposatzeko”
Maiatzaren 1aren harira mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Gasteizko Kontseilu Sozialistak egitaraua antolatu du Maiatzaren 1aren garrantzia aldarrikatzeko. Euskal Herriko Kontseilu Sozialista ezberdinek ekimenak antolatu dituzte, eta guk Gasteizko Kontseiluko Iñaki Lopez de Foronda izan dugu gurean, haienaren berri emateko.
Maiatzaren lehenaren garrantzia historikoa azaldu digu Iñakik, XIX. eta XX. mendeko langile mugimenduari aitorpena eginez, eta egungo koiunturarekin lotu du testuingurua. Egungo egoeraren analisia egin eta gero, Kontseilu Sozialistek egin nahi duten ekarpena azaldu digu. Amaitzeko, ostiral honetan, apirilaren 29an eta igandean, maiatzak 1ean, antolatu dituzten hitzaldi eta mobilizazioen berri eman digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñaki Lopez de Foronda (Kontseilu Sozialista): "XX. mendean proletargoak frogatu zuen antolakuntza independentearen bidez gaitasuna duela baldintzak inposatzeko"00:16:14
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!