Alfonso Zenon (13/13 auziko abokatua): “Gutxitan ikusten da hain argi prozedura penal batean CNIren parte hartzea”
Epaiaren balorazioa egin eta irregulartasunak azaldu dizkigu Zenonek. Mobilizazioak daude deituta biharko Bilbo eta Donostian.
13/13 auziko abokatuek agerraldia egin dute aste honetan, epaiaren balorazioa egin eta egon diren irregulartasunak azaltzeko. Dagoeneko jakinarazi dute epaiari helegitea jarriko diotela Auzitegi Gorenean, baina behin behinean 7 auzipetuetako lauk kartzela zigor eskaerak jaso dituzte, 7 urte eta erdi eta 3 urte artekoak.
Alfonso Zenon izan da 13/13 auziko abokatuetako bat, eta gurekin izan dugu gaur Hizpidean. Berak azaldu digu CNIren papera zein izan den, legez kanpoko ikerketak izan direla epai honen oinarrian, eta epaiak balioa eman diela irregulartasun guzti horiei. Torturak egon direla frogatutzat eman zuten defentsatik, baina epaileek ez dute aintzat hartu nahi izan. Bestalde, non bis in idem printzipioa ere urratu zaiela salatu du Zenonek, ETA erakundeko kide izateagatik birritan epaitu dituztelako.
Beste hainbat konturi buruz aritu gara, epaiaren anakronismoa barne. Epaia salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte biharko, larunbatez, arratsaldeko 17.30etan Bilbon eta Donostian.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alfonso Zenon (13/13 auziko abokatua): "Gutxitan ikusten da hain argi prozedura penal batean CNIren parte hartzea"00:21:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!