Ukrainako gerra, kazetaritza askea, aurreiritziak eta errealitatea
Hibai Arbiderekin kolaborazioa izan dugu, Ukrainan aste batzuk igaro ondoren.
Hibai Arbidek Greziako kontuak ekarri ohi dizkigu, baina azken asteetan Ukrainako gerra kubritzen aritu da kazetari lanetan, eta hori ekarri digu gure kolaboraziora. Kontatu digu nola bere aurreiritzi askorekin apurtu behar izan duen bertan lanean, errealitatea uste baino konplexuagoa delako.
On eta txarren diskurtsoaz aritu gara, Pablo Gonzalezen atxiloketaz, gerraren bilakaeraz eta beste hainbat konturi buruz. Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!