Maialen eta Eneko (Herrizoma eta Auzoan Bizi): “Tira jaialdiarekin apustua da indartzea bi kolektiboon arteko elkarlana”
Martxoaren 19an, larunbatez, jaialdia egingo dute Gasteizko Alde Zaharrean.
“Tira: Elikadura eta Etxebizitza egituren aldeko jaialdia” antolatu dute Herrizoma eta Auzoan Bizik elkarlanean. Herri egitura autonomoen aldeko apustua berretsi eta elkarlanerako deia egin dute egun hau probestuta. Egun osoko egitaraua antolatu dute, herri bazkaria eta Gasteizko Gaztetxean kontzertuak tarteko.
Maialen eta Eneko Herrizoma eta Auzoan Biziko kideak dira, hurrenez hurren, eta haiekin hitz egin dugu Hizpidean. Kolektibo bakoitzaren izaera eta ibilbidea azaldu dizkigute, eta elkarlanerako egin duten hautua azaldu digute. Tira jaialdiaren arrazoiak eta helburuak azaldu eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute.
Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira Gaztetxean, eta sarrerak oraindik eskuragai daude Txapelarri tabernan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maialen eta Eneko (Herrizoma eta Auzoan Bizi): "Tira jaialdiarekin apustua da indartzea bi kolektiboon arteko elkarlana"00:14:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!