Xabier Alberdi (Euskal Itsas Museoa): “Garai hartan esklabo trafikoa ez zen negatiboa, ez zuten ixilka egiten”
"Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea" erakusketa dago ikusgai museoan, euskaldunek esklabotzarekin izandako loturaren erakusgarri.
1761etik aurrera, hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du Euskal Itsas Museoan ikus daitekeen erakusketa honek. Tromelin irlan galdutako itsasontziaren istoriatik abiatuta, kontakizun gogorra ekarri dute argitara egindako ikerketa ezberdinek.
Xabier Alberdi Euskal Itsas Museoko zuzendariarekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak kontatu dizkigu itsasontzi honen nondik norakoak. Bestalde, esklabotzak Euskal Herrian izandako pisuaz ere aritu zaigu, beste adibide batzuk agerian uzten dutena.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Xabier Alberdi (Euskal Itsas Museoa): "Garai hartan esklabo trafikoa ez zen negatiboa, ez zuten ixilka egiten"00:23:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!