Torturaren aitortza exijitzeko manifestazioa Gasteizen, torturaren aurkako egunean
Sortuk deitutako manifestazioa egin zuten igandean, otsailak 13, torturaren egia argitara eraman eta milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, bake eta askatasun agertoki berri bat aldarrikatzeko.
Otsailaren 13ko eguna Euskal Herrian irudimenean beltzez irudikatzen dugun efemeridea dela esanez hasi zuten ekitaldia, manifestazioaren hondarrean. Izan ere, aurten 41 urte igaro dira Joxe Arregi Izagirre Zizurkildarra tortura basatiak jasan ondoren Espainiako polizia nazionalak erail zuenetik, otsailaren 13 batez. Haren omenez egiten da egun horretan Torturaren Aurkako Eguna Euskal Herrian.
Praktika sistematikoa izan da: 5657 torturatu izan dira gutxienez, Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren eta Ertzaintzaren eskuetan. Gasteizen 198. Egun, inpunitate osoa dute tortura baimendu zuten arduradun politiko, instituzional, judizial eta medikoek zein tortura praktikara eraman duten poliziek.
Torturaren errealitateak gertakariak argitu eta ardurak hartzea behar duela aldarrikatu zuten Sortuk deitutako manifestazioan: “ezin dugu ahaztu tortura-delitua sistematikoki edo modu hedatuan gertatzen denean ez dela preskribatzen”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!