Elkarretaratze jendetsua Laudion, “euskararen aurkako oldarraldiaren” kontra
Elkarretaratze jendetsua egin dute Laudion Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak, hizkuntza eskakizunen gaineko epaiak salatzeko. Epaileek "euskararen aurkako oldarraldia" abiatu dutela adierazi dute, eta horren aurrean batasunez erantzuteko deia luzatu dute. through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte
Elkarretaratze jendetsua egin dute Euskalgintza Kontseiluak eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak gaur eguerdian Laudioko Herriko Plazan. Alea komunikabideak aste honetan argitaratutako albisteari erantzun irmoa eman diote horrela.
Asteartean azaleratu zen notizia: Epaile batek euskara “zaila” dela argudiatu du Laudioko Udaleko hizkuntza eskakizun bat saihesteko.
Epaia aurrekari arriskutsutzat jo dute gaurko elkarretaratzean. “Euskaraz bizitzearen alde, batuz” lemapean mobilizatu dira. Botere judiziala euskara arautzen ari dela salatu dute, eta batasunez erantzuteko deia luzatu dute, epaileek abiatutako “euskararen aurkako oldarraldiaren” aurrean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!